Gaztetxoen txabola bat sua hartuta Berrizen

Anboto 2019ko api. 11a, 21:50

Berrizen sastraka artean sua sortu zen atzo. Ezustean, gazte batzuek han barruan egindako txabola batek hartu zuen su, eta suhiltzaileak joan behar izan ziren amatatzera.

Suhiltzaileen arabera susto batean geratu zen kontua. Ez zen inor zauritu, eta ondoko etxeetan ere ez zuen eragin, eraikinaren hormigoizko behekaldea berotu zen arren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!