Bertso saio solidarioa Berrizen, Palestinako errefuxiatuen saskibaloi taldea udan Euskal Herrira etorri dadin

Maialen Zuazubiskar 2019ko api. 4a, 17:10

Bertso saioa zapatuan izango da 19:00etan Berrizko Gaztetxean.

Ekain amaieran, 'Real Palestine Youth' taldeko 11 neska etorriko dira Euskal Herrira, aste birako. 2017an Palestinako errefuxiatuen alde Erroman eta Beiruten sortutako proiektuaren hirugarren aldia Euskal Herrian egingo dute, Oihana Alberdik bultzatuta. Proiektuaren asmoa elkartasunak muga fisiko eta mentalak apurtzeko duen gaitasuna azpimarratzea dela esan du Alberdik. Ekimena aurrera eramateko, dirua biltzen dabil berriztarra. Esaterako, zapatuan, 19:00etan, bertso saioa egongo da Berrizko Gaztetxean. Horrez gain, Ganeketxe, Topa, Txapalaparta, U2, Abarketeruena eta Sorgin tabernetan itsulapikoak jarri eta U2, Sorgin eta Arranon kamisetak salgai jarri dituzte, besteak beste.

Horrez gain, 'Real Palestine Youth' taldeak Euskal Herrian zehar egingo duden biran lagundu gura duenak bere aportazioa egiteko aukera izango du horretarako apropos zabaldu duten kontu korronte zenbakian: ES24 1550 0001 2900 0775 8824

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!