Migrazioaren eta errefuxiatuen egoerari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 25a, 09:51
Argazkia: Lehior Elorriaga

Herritarrak zenbait egoeraren aurrean kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko asmoz, migrazioaren eta errefuxiatuen egoeraren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte Berrizen.

Atzo, martxoaren 24an, Alas Rotas-Caminamos para crecer izeneko antzezlana eskaini zuten Berrizko Kultur Etxean. Bestalde, martxoaren 27an, eguaztenean, Berrizko migratzaileen zentroko koordinatzaileak eta bertako hainbat kidek euren bizipenak kontatuko dizkiete Olakueta aterpetxera bertaratzen direnei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!