Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, bilketak erantzun ezin hobea izan du herritarren artean; guztira, 1.437 produktu jaso dituzte. Hori dela eta, antolatzaileek eskerrak eman dizkiete bilketetan parte hartu duten herritarrei, eta urtean zehar egiten diren beste bilketa batzuetan parte hartzeko deia egin diete.