“...ustelak lurpera, bizitza da handiena”

Miren Amuriza 2019ko mar. 8a, 09:13

Martxoaren 8ko grebaren inguruan eskualdeko hainbat emakumeren iritziak jaso ditu ANBOTOk. Tartean Miren Amuriza bertsolariarena.

Zertarako greba?

Laboa datorkit burura egunotan: “Lilurarik ez, ez dago itzultzerik....”. Lilurarik ez, tronpatzerik ez, kontsolatzerik ez... erailketa matxistak, sexu erasoak, homofobia, arrazakeria, soldata arrakala, sexuen araberako lan banaketa edota lan erreproduktiboaren gutxiespena betikotzen dituen jendartearekiko. Horrexegatik mobilizatuko gara martxoaren 8an ere, oihuz eta kantuz: “...ustelak lurpera, bizitza da handiena”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!