Igerilekuaren 20. urtemuga ospatzeko, ekintzak antolatu dituzte Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 22a, 07:00

20 urte igaro dira Berrizen igerilekua egin zutenetik, eta urtemuga hori ospatzeko, hainbat ekintza antolatzen dabiltza Berrizburuko kiroldegian.

Domekarako, otsailak 24, gazte eta nagusientzako ekintzak antolatu dituzte. 10:00etan hasi eta 14:00ak arte, 14 eta 17 urte bitarteko gazteek igeri probak izango dituzte, eta nagusiek, Aqua Hiit Streetching jarduera.
Jarduerak doakoak izango dira, baina aurrez izena eman beharko da, kiroldegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!