Hamar urte eta gero, Hyssopus berriztarren energia taula gainean ostera ikusteko aukera egongo da. "Gure ibilbideko azkeneko kontzertua Hiltegixen hamargarren urteurrenean izan zen. Ekain baterijoleak ezin izan zuen jo, eta ondorioz, beti izan dugu arantza hori" azaldu du Arkaitz Bereziartua abeslariak. Hogeigarren urteurren jai honetan jo ahal izatea "ohorea" dela gaineratu du Bereziartuak, taldekideen agendak estutu behar izan dituztela onartu eta gero: "Ionek, Alexek, Ekainek eta nik joko dugu kontzertu hau, Gaizkak ezinezkoa baitu egun horretan jotzea". Ondo pasatzeaz gainera, bere garaian gazteegiak zirelako Hyssopus taldea ikusteko aukerarik barik geratu zirenentzako aukera ona izango da hauen zuzeneko basatiak ezagutzeko. "Garrantzitsuena ondo pasatzea izango da, eta gazteenak nagusiekin bate egiteko aukera ere izango da". Beraien ibilbide osoako abestiak joko dituzte otsailaren 22ko hitzorduan. "Abestien aukeraketa ez da erraza izan, espero dugu jendearentzako ere kantu mitikoenak izatea".
Etazer taldearentzako ere kontzertu berezia izango da, izan ere Hiltegixen eskaini zuen bere azken kontzertua, 1999.urtean. The North eta Zain taldeegaz batera, hogei urteko ibilbidea ospatzeko aukera bikaina egongo da Berrizen.