Euskal Herriko sokatira talde onenak Berrizen batuko dira zapatuan

Joseba Derteano 2019ko ots. 13a, 11:00

Gaztedi Sokatira Taldeko nesken taldea (Argazkia. Facebook: Gaztedi Sokatira Taldea)

Guztira 12 taldek parte hartuko dute.

Emakumeen 500 kilora artekoan Gaztedi, Ibarra, Badaiotz, Txantrea eta Bide Gazte taldeek parte hartuko dute. Gizonen 600 kilora artekoan Gaztedi, Ibarra, Antsoain, Berriozar, Murueta, Ñapurrak eta Beti Gazte taldeak ariko dira. Kasu bietan, beste jardunaldi bat faltako da irabazlea zein talde den jakiteko, otsailaren 23an Bilboko Txurdinaga auzoan jokatuko dena, hain zuzen ere. 

Berrizko jardunaldia zapatuan, 17:00etan, hasiko da, Berrizburu kiroldegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!