Autodefentsa feministarako deia egin dute Azeri Gorriek, Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 29a, 11:00

Eraso sexisten inguruan hitz egin, emakumeen egoeraz jabetu eta ahalduntzea bultzatzeko asmoz, autodefentsa feminista antolatu dute Berrizen Azeri Gorriek eta udalak.

Kultur Etxean otsailaren 1ean eta 8an egingo diren tailerrak 18 urtetik gorako emakumeentzat izango dira. Izena urtarrilaren 30a baino lehen eman beharko da, gizartea3@berriz.eus helbidera idatzita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!