Zerk bultzatuta irten ziren Kamerunetik?
Ezkontzera behartu nindutelako hartu nuen joateko erabakia. Lagun batek dirua utzi zion aitari. Aitak ezin izan zuen diru hori itzuli eta gizon horregaz ezkontzera behartu ninduten.
Ezkondu eta gero, zein egoeratan bizi zinen gizon horregaz?
Gizon horren laugarren emaztea nintzen. Umeak bata bestearen ostean izan nituen. Laugarren umea izan nuenean, aitaren etxera itzuli gura izan nuen. Baina aitak esan zidan gizon horregaz bueltatu behar nuela.
Aitaren ezezkoaren aurreran, zer egitea erabaki zenuen?
Alaba txikia hartu eta handik joatea erabaki nuen. Umeak hiru urte zituen orduan.
Zelako bidaia izan zen?
Oinez egin nuen bide guztia. Bidaiako herri batzuetan hiru hilabeteko egonaldiak egiten nituen. Apurka-apurka. Herrialde ugari pasatu nituen. Azkenak, Oran [Aljeria] eta Maroko izan ziren. Gero, handik Espainiara joan nintzen.
Milaka kilometroko ibilbidea egin duzu. Zer aurkitu duzu bidean?
Kamerunetik 10 lagun irten ginen. Desertuan jende gehiago aurkitu genuen, gure moduan. Bidean hildakoen hilotzak ere ikusi genituen, desertuan. Nire alaba ere desertuan hil zen, ur faltagatik.
Berrizko zentroan zaude orain. Osasun arazoak izan dituzu, eta osatzen ari zara.
Hona heltzerakoan, medikuarenera joan nintzen. Mioma handi bat aurkitu zidaten, eta ebakuntza egin zidaten. Berrizen ebakuntza horretatik osatzen nabil.
Hau bidearen geldialdi bat da ala hemen gelditzea gura zenuke?
Hemen gelditzea gura dut. Asilo eskaera sinatu dut.