Jaiak irauten duen zazpi egunetarako, hainbat ekintza antolatu dituzte. Esaterako, urtarrilaren 18an, sagardotegi ibiltaria eta nesken binakako frontenis txapelketa eta Sanantonioetako pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte.
Urtarrilaren 21ean, berriz, 2011n berreskuratu zituzten nekazaritza-olinpiadak egingo dituzte. Urtero-urtero hainbat herritar batzen dituen ekintza 19:00etan hasiko da, frontoian. Udalak jakitera eman duenez, jaietako ekintza hau herriko gazte zein helduei bideratuta dago, eta parte hartzeko gonbita egin die.