Erditu berri duten emakumeentzat tailerra antolatu dute Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 14a, 11:25

Berrizko Berdintasun sailak antolatu duen ikastaroa urtarrilaren 23an hasiko da eta Aste Santura arte luzatuko da.

Ama izan berri diren emakumeentzat ikastaroa antolatu du Berrizko Berdintasun sailak. Eguaztenero, 10:30etatik 12:00ak arte, Berrizko Osasun Zentroan eskainiko duten ikastaroan parte hartu gura dutenek info@comosermadre.com helbidera mezu bat idatzita, www.comosermadre.com webgunean alta emanda edo 660 779 431ra deituta eman beharko dute izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!