Berrizko mendi bizikleta martxa antolatuko dute domekan

Joseba Derteano 2019ko urt. 9a, 09:30

Ibilbidean sorpresak iragarri dituzte. “Nahiz eta Oiz ingurua ondo ezagutu, bide berriren bat ikasiko duzuelakoan gaude”, aurreratu dute antolatzaileek.

Hiru ibilbideren artean aukeratu daiteke. Ibilbide luzerako —33.5 kilometro— Oizko transbertsala eta Iturrizuri inguruak errekuperatu dituzte. Jaitsiera eta igoera azken urteetako konbinazio batetik irten da. 1.000 metroko igoera metatuarekin martxa “exijentea” dela abisatu dute. Ibilbide ertainak 28.6 kilometro ditu eta laburrak 22.2 kilometro.

Berrizko 28. BTT Martxa domekan, 10:00etan, hasiko da Berrizko Olakueta plazan. Bukaeran jan-edana, dutxak eta bizikletak garbitzeko mangerak egongo dira parte hartzaileentzat.

Izen-ematea doakoa da

Izen-ematea doakoa da eta egunean bertan edo aurretik internet bidez  egin daiteke urtarrilaren 10era arte. Internet bidez eginez gero, martxaren egunean parte hartzea berretsi beharko da izen-emate puntuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!