Berrizko Udalak hileta zibilak egiteko ordenantza onartu zuen joan zen astean

Anboto 2018ko abe. 20a, 09:00

Hileta eta omenaldi zibilak egin ahal izateko, lokal eta espazio publikoen erabilera eta baimenak erregulatzen dituen ordenantza onartu zuen joan zen astean Berrizko Udalak.

 Orland Isoird alkateak jakitera eman zuenez, ondorengo leku hauetan egin daitezke hiletak: Kultur Etxeko aretoan, udaletxeko lorategian, pleno aretoan, hilerriko gaubelan, hilerriko sarreran, frontoian eta kiroldegian. Gainera, hiletetara gorpua edo errautsak eraman ahal izango direla jakitera eman zuen.

Bestalde, EH Bilduk adierazi zuen herritarrei jakinarazi egin behar zaiela hileta zibilak egiteko aukera dagoela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!