Ibai Zabala binakako txapelketara itzuliko da

Maialen Zuazubiskar 2018ko abe. 4a, 09:22
Argazkia: Asegarce

Zabalak Urrutikoetxeagaz batera jokatuko du Tolosan.

Asegarcek sare sozialetan iragarri du Ibai Zabalak Andoni Aretxabaleta ordezkatuko duela hirugarren jardunaldian. Aretxabaletak takoak jartzen ari zela eskuan ebagi bat egin zuen joan zen astean, eta partiduan berriro zabaldu zitzaion. Ondorioz, ezingo du eguenean Tolosan jokatu. Beraz, berriztarra izango du bikote Mikel Urrutikoetxeak, Oinatz Bengoetxea eta Ander Imazi aurre egiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!