Bertso saio musikatua Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 28a, 15:32

'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua 12:00etan hasiko da.

Euskararen egunaren harira eta Euskaraldiari amaiera eman asmoz bertso saioa musikatua antolatu dute Berrizen. Abenduaren 2an, 12:00etan, Kultur Etxean egingo den saioan Miren Amurizak, Alaia Martinek, Onintza Enbeitak eta Maddalen Arzallusek abestuko dute. Gai jartzaile lanetan Maite Berriozabal ariko da, eta Gari Otamendik eta Araitz Bizkaik ere parte hartuko dute saioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!