Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako txartela lortu du Miren Amurizak, etxean

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 18a, 20:49
Argazkia: Bertsozale.eus

Aitor Bizkarra abadiñarra hirugarren izan da.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa jokatu da gaur Berrizen. Berrizko frontoia bertsozalez bete egin da. Etxean abestu duen Amurizak 515,5 puntu lortu ditu eta bera izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako, abenduaren 15ean BECen jokatuko den txapelketako, lehenengo finalista. 

Aitor Bizkarra abadiñarrak, berriz, 503,5 puntu eskuratuta hirugarren postua lortu du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!