Eskolako irisgarritasuna bermatzeko asmoz, iaz Learreta-Markina kalea norabide bakarreko bihurtu zuen udalak. Orain, proiektu horri jarraipena eman guran, Abeletxe kalean dabiltza lanean. Kale hori ere norabide bakarreko egin gura dute, eta, lanak amaitutakoan, azaro amaieran, herrirako sarrera egongo da Abeletxe kaletik. Udalak 195.000 euro bideratu ditu lanak egiteko.