Berrizko bertso saiorako sarrera bikoitz bi zozkatuko ditu ANBOTOk

Anboto 2018ko aza. 11a, 20:00
Aitor Bizkarra Plentziako saioan.

Azaroaren 18an Berrizen jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saiorako sarrera bikoitz bi zozkatuko ditu ANBOTOk.

Miren Amurizak, Aitor Bizkarrak, Imanol Uriak, Julen Erezumak, Unai Mendiburu eta Xabat Galletebeitiak abestuko duten saioa 17:00etan hasiko da Berrizko frontoian. Sarreren zozketan parte hartu gura dutenek 688 635 041 zenbakira whatsapp bat bidali beharko dute.

Zozketa eguenean, hilak 15, egingo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!