Zabor bilketaren tasa %2,2 igoko dute Berrizen 2019an

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 8a, 11:50

2019rako zerga eta tasarik gehienak bere horretan utzi ditu Berrizko Udalak, salbuespen bi eginda: zaborrarena eta ekonomia jardueren gaineko zerga . Datorren urtean, berriztarrek %2,2 gehiago ordaindu beharko dute zabor bilketagatik.

Atzo ez ohiko bilkura egin zuten Berrizen, eta aho batez onartu zituzten 2019rako ordenantza fiskalak, EAJ eta EH Bilduren bozkegaz. Gobernu taldeak jakitera eman zuenez, datorren urterako zabor bilketaren tasa %2,2 igoko dute.

Horrez gain, 2015etik izoztuta egon den ekonomia jardueren gaineko zergan ere igoera bat emango da. "Igoera aplikatu aurretik zonalde industrialak zonifikatu ditugu eta hiru zona ezarri ditugu", adierazi zuen Orland Isoird alkateak. Lehenengo zonaldean hiri lurzoru industriala eta Oizko parke eolikoa egongo dira. Hauek %1,3ko igoera izango dute. Bigarren zonaldea bizi hiri lurzorua da, eta honek %1,2ko igoera izango du. Eta azkena, urbanizatu ezin daiteken lurzorua da. Honek %1,1ekoa.

Gainera, aurtengo ordenantza fisiketalan bizitegi huts batzuei %50eko errekargua ez zaiela aplikatuko zehaztu zuten. Esaterako,zerga kobratzeko datan alokatuta dauden etxebizitzei,  gutxienez 183 egunetan alokatuta egon diren etxebizitzei, herentzia edo banatu gabeko herentzia bidez eskuratutako etxebizitzeei, titularra hil eta ondorengo 2 urteetan... Bestalde, hainbat hobari ezarri dituztela ere jakitera eman zuten.

"Zergak eta tasak beharrezkoak dira, baina beti ere gehien duenak gehiago ordaindu beharko luke. Hala ere, ez dugu trabarik landu dugun proiektu hau onartzeko. Lan egiten dugunean adostasunetara heltzen gara" adierazi zuen Karmen Amezua EH Bilduko bozeramaileak. Alkateak, berriz, lan bat egin dela eta emaitza lanean ikusten dela esan zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!