Berrizko Udalak diru-laguntza emango du igogailuak jarri edo ordezkatzeko

Maialen Zuazubiskar 2018ko urr. 25a, 13:10

Berrizko Udalak diru-laguntza emango du igogailuak jarri edo ordezkatzeko. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, 45.000 euro bideratuko dituzte laguntza horietarako.

Eskaera egiten den urtean bertan burututako lanetarako edo aurreko urtean amaitutako lanetarako emango ditu laguntzok udalak.

Bestalde, eskaerak Berrizko Udaleko bulegoetan entregatu beharko dira, 9:00etatik 14:00etara, otsailaren 28a baino lehen. Ebazpena, berriz, eskaera egiten den egunetik sei hilabeteko epean jakinaraziko diete interesdunei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!