Joan zen astean Iruñean bikotekideak etxeari su emanda zauritu zen Yolanda Jaen hil egin zen atzo. 50 urteko emakumearen hilketa gaitzesteko kontzentrazioa egingo dute, gaur, Berrizen 20:00etan. Kontzentrazio horretan emakumeenganako indarkeria sexista guztiak salatuko dituzte.