La M.O.D.Aren bideoklip berria grabatu dute Gaizka Izagirrek eta Garikoitz Arregik

Aritz Maldonado 2018ko urr. 15a, 16:23

La Maravillosa Orquesta del Alcohol talde entzutetsuaren 'Altamira' abestiaren bideoklipa egin dute berriztarrek. 

Izagirre grabaketaz eta muntaiaz arduratu da, eta Arregik, ostera, graffitiak egin ditu. Zea Maysen 'Orain' abestiagaz egin zuten bezala, stop motion teknika erabili dute berriztarrek bideoklip hau egiteko.

'Altamira' abestia, Burgoseko talde entzutetsuak Steve Albini ekoizle mitikoagaz grabatu duen abesti berrietako bat da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!