Umorearen bidez, emakume batek jasaten duen biolentziari buruzko kontakizuna egingo du Mendezek. Azaroaren 22an izango da bere emanaldia.
Antzezlan ugari eskainiko dira horrez gainera. Urrian, adibidez, Marie de Jongh konpainiaren 'Izar' eta Ander lipusek zuzenduriko 'Zazpi Senideko' antzezlanak ikusteko aukera egongo da. Elorrioko Logelak eta Circle Of Trust dantza konpainiak elkarlanean sorturiko Nagare, berriz, abenduan ikusi ahalko da; dantza ikuskizun bat da obra hau.
Musikak ere izango du bere tartea. Horrela, Zapatu honetan Garik kontzertua eskainiko du Mikel Deunaren baselizan. Urriaren 6ean, ostera, Bilau laukotea San Fausto baselizan arituko da zuzenean.