Hirugarren edizioa egingo du BHCK Fest jaialdiak, eta zortzi talde igoko dira eszenatokira: Worth It eta Stronger Together berriztarrak, Issuna ermuarrak, Ezkerraldetik datorren Sasha Green taldea, HOME HxC gasteiztarrak, Norkzer gipuzkoarrak, Tierra Hostil galiziarrak eta Blame madrildarrak. Sarrera bost euro kobratuko dute.