Iñakiren Bideak ekimenak seigarren aldia egingo du asteburuan

Joseba Derteano 2018ko abu. 31a, 08:32
Iñaki Lejarretaren senitarteko eta lagunek urtero antolatzen duten ekimena da. (Argazkia: eus.inakirenbideak.com/)

Iñaki Lejarretaren oroimenez bere senitartekoek, lagunek eta mendiko bizikleta zaleek urtero antolatzen duten ekimena da.

Zapatu goizaldean, 04:00etan, hasiko da Berrizko Elizondo Plazan. Aurtengo aldiak bederatzi etapa izango ditu eta hainbat lagunen artean erreleboka osatuko dute. 424 kilometroko ibilbidean Larraona, Izkue, Doneztebe, Oiartzun eta Zarautzetik igaroko dira, besteak beste. Azken erreleboko parte hartzaileak domekan, 16:00 inguruan, helduko dira helmugara, Berrizko Berrizburura. Proiektuak Berrizko Udalaren laguntza izan du.

Iñaki Lejarreta berriztarra 2012an hil zen errepidean bizikletan zebilela auto batek harrapatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!