Uharteko emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute, gaur, Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2018ko abuztuaren 30a

Durangon ere egingo dute kontzentrazioa, Andra Marian.

Zapatuan Uharten, bere etxean, hilda aurkitu zuten Natallya Ballyken hilketa salatzeko kontzentrazioa egingo dute gaur Berrizen. Elkarretaratzea 20:00etan izango da Urtiaga plazan. Uharteko hilketaz gain, emakumeenganako indarkeria sexistak ere salatuko dituzte.

Kontzentrazioa Durangon

Durangon ere elkarretaratzea deitu dute. Gaur izango da, 20:00etan, Andra Marian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!