Legañoko irisgarritasuna eta Iturritzako arrapala hobetzeko 25.000 euro bideratuko dituzte

Maialen Zuazubiskar 2018ko uzt. 27a, 10:50

Berriztarrek erabaki dute aurrekontu parte-hartzaileetara bideratutako 150.000 euroekin zer egin.

2018ko aurrekontu parte-hartzaileetara bideratutako 150.000 euroekin zer egin erabakitzeko aukera izango dute herritarrek. Udalak jakitera eman duenez dagoeneko erabaki dute eta hauek izango dira egingo dituzten proiektuak. Herriguneari dagokionez 105.000 euroak honela banatu dituzte, 25.000 euro Legañoko irisgarritasuna eta Iturritzarako lehen arrapala egokitzeko erabiliko dituzte. 65.000 euro umeen txintxaun guneak konpontzeko eta 15.000 euro eskolako pabiloiaren goiko sarrera estaltzeko.

Landaguneko proiektuak, berriz, ondorengoak izango dira. Etxe eta baserrien zenbakiak ipintzeko 12.000 euro bideratuko dituzte, Asolatik Andikoarako bidean dagoen harria apurtzeko 1.500 erabiliko dituzte eta Sarrigoitiarako bidean zorua konpontzeko 20.000 euro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!