Udaletxea inguratzen duen harresiaren zati bat botako dute, bolatoki ingurura ematen duen zatia, hain zuzen, eta hor gune zabal bat eraiki eta lorategi bat egingo dute. Horrez gain, eskolara doan zatia moztu egingo dute, eta goiko aldean baranda bat jarriko dute, segurtasuna bermatzeko. 191.600 euro inguru bideratuko dituzte lan hauek egiteko.