Panamako dantzak eta erritmoak ikusteko aukera Margarita Maturana Amaren Egunean

Aritz Maldonado 2018ko uzt. 19a, 09:05

Margarita Maturana Amaren Eguna ospatuko dute datorren astelehenean, hilak 23, Berrizen. San Lorentzoko dantzari taldeak harrera egingo dio Panamako Ritmos y Raíces Panameñas ballet taldeari. Ostean, Erdialdeko Amerikako taldeak bertako dantzak eta ohiturak nahasten dituen ikuskizuna eskainiko du.

Panamako Ritmos y Raíces Panameñas ballet taldea 1985ean sortu zen, eta, ordutik, mundu osoan Panamako folklorea zabaltzen egon dira: Belgikan, Txilen, Kolonbian eta Alemanian egon dira, besteak beste.

Udako egitaraua
Berrizko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu udarako. Barikuan zine emanaldia ere egongo da. 18:30ean Katu Bat Parisen eta Anacleto Agente Secreto pelikulak eskainiko dituzte. Aurretik, Trotamundos konpainiaren Historias de un Baul antzezlana plazaratuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!