Udalak ur parkea antolatu du umeentzat, uztailaren 14 eta 28rako

Maialen Zuazubiskar 2018ko uztailaren 13a

Berrizko Udalak uretako parkea antolatu du umeentzat, uztailaren 14 eta 28rako.

Ur parkea Berrizburuko igerilekuan jarriko dute eta 10:30etik  13:30etara egongo da martxan. Joan gura duten umeek aurrez eman beharko dute izena, Berrizburuko kiroldegian.

Ur parkean 4 urtetik 11 urtera bitarteko umeak ibili ahal izango direla jakitera eman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!