Amatasun tailerra antolatu dute Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2018ko uzt. 11a, 12:33

'Amatasunean elkarrekin oinez, nork zaintzen du ama?' lemapean ikastaroa antolatu dute Berrizen.

Irailerako amatasun tailerra antolatu dute Berrizen. Hala ere, berriztarrak tailer horretan parte hartzera animatu daitezen uztailaren 15erako ordu beteko ikastaroa antolatu dute. Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, 10:30ean osasun zentroan hasiko den tailerrean parte hartu gura dutenak, info@comosermadre.com helbidera idatzita izena eman beharko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!