Andikoako Andra Maria ermita inguruan zundaketak egingo dituzte

Maialen Zuazubiskar 2018ko uzt. 11a, 08:00

Argazkia: www.berriz.eus

Berrizko Andikoa auzoko Andra Maria ermita inguruan zundaketa bat egingo dute hile honetan.

Orlan Isoird alkateak jakitera eman duenez, 10.000 euroko aurrekontua duen zundaketak Erdi Aroko kanposantua ze eremutan egon daitekeen jakiteko balio dezake. Bestalde, zundaketa horietan aztarnaren bat aurkituko balute, datorren urtera begira plangintza bat egingo luketela esan du alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!