31 urteko gizon batek ere kasuagaz lotura izan dezakeela dio Ertzaintzak. Ekainaren 12ko gauean bikotea Berrizko etxe batera lapurretan sartzea egozten diete. Bikoteak lapurreta egiteko, gau horretan bertan Eibarren auto bat ostu zuela uste du Ertzaintzak. Auto hori gau horretan erreta agertu zen Berrizko futbol zelaian.