Antzerki udalekuak antolatu dituzte Berrizen herriko gaztetxoenentzat

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 21a, 09:59

2012az geroztik Karrika antzerki taldeko kideek eta Pagotxa aisialdikoek herriko gaztetxoentzat antzerki udalekuak antolatzen dituzte Berrizen.

Datorren astelehenetik zapatura bitartean, 5 urtetik 12 urtera arteko gazteek antzerkigintzara hurbiltzeko aukera izango dute. "Berrizen eskaintza zabala daukagu urtean zehar, eta gazteak eskaintza horretara hurbiltzea gura dugu", adierazi du Maite Lopez antolatzaileak.

Astelehenetik barikura bitartean izango dira udalekuak, 10:00etatik 13:00etara. Zapatuan, berriz, egun osoan egongo dira antzerki udalekuetan, eta ikasitakoagaz emanaldia egingo dute arratsaldean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!