Aurten, proiektu horregaz lotura duten beste lan batzuekin hasteko asmoa du Berrizko Udalak, Abeletxeko kaleko lanekin, hain zuzen ere. Kale hori ere norabide bakarreko egin gura dute, eta, lanak bukatutakoan, herrirako sarrera egongo da Abeletxe kaletik.
Horrez gain, kale horretarako segurtasuna bermatuko dute zebra-bide berriak eginez eta irteerak hobetuz. Bestalde, kale horretan 40 bat aparkaleku berri sortuko dituzte.
195.000 euro bideratuko dituzte lan hauek guztiak egiteko.