Legañoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Anboto 2018ko eka. 8a, 09:00

Gaurtik domekara bitartean Legañoko jaiak ospatuko dituzte Berrizen.

Gaur, igel txapelketa, parrillada eta The Enfermos eta La Ultima Bala taldeen kontzertuak egongo dira. Biharko, berriz, egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizean herriko dantza taldeek saioa eskainiko dute eta Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak kalejira egingo du. Gauean, berriz, Gauargi taldearen eskutik erromeria egongo da.

Domekan auzotarrekin bazkaria egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!