Zahartze aktiboa bultzatzeko Urbiara irteera antolatu dute

Maialen Zuazubiskar 2018ko maiatzaren 30a

Zahartze aktiboa eta belaunaldien arteko elkartasuna bultzatu asmoz Urbiara irteera antolatu dute ekainaren 3rako.

Berrizko Udaletik jakitera eman dutenez, distantzia malgua izango da, bakoitzak luzera aukeratzeko aukera izango du. Irteera 8:30ean izango da eta 17:30ean itzulera. Izena ematea gura dutenek ekainaren 1era arte aukera izango dute kiroldegian izena emateko, 10:00etatik 20:00etara bitartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!