San Pedro eta Santa Isabel jaietako dantzarien aukeraketa egingo dute barikuan

Maialen Zuazubiskar 2018ko mai. 30a, 10:00

Barikuan, iluntzeko 20:00etan egingo dute San Pedro eta Santa Isabel jaietan plazan dantzari arituko diren dantzarien aukeraketa.

Ohiturak agintzen duen moduan, herriko dantzariak aukeratuko dituzte aurtengo San Pedro eta Santa Isabel jaietan dantzari ofizialak izango daitezan. Txistulariak egingo du aukeraketa, berak esango du zeintzuk diren ezpata-dantza egiteko dantzari aproposenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!