Gobernu taldeak bi zatitan banatu du diru partida. Alde batetik, 100.000 euro Berrizko herrigunera bideratuko da, eta beste 50.000 euroak, berriz, landa gunera. Diru horiekin zer egin erabakitzeko batzarrak antolatu dituzte. Lehenengoa astelehenean, maiatzak 28, izango da. 19:30ean Berrizko Kultur Etxean hasiko den saioan herri-gunera bideratutako 100.000 euroak zertara bideratu erabakiko dute.
Hurrengo saioa, berriz, martitzenean, maiatzak 29, izango da. Hau ere, 19:30ean izango da Berrizko Kultur Etxean. Saio honetan landa-gunerako 50.000 euroak zertara bideratu erabakiko dute.