640 kilotako txapelketa izango da, Berrizen ospatzen den bigarrena, iazkoaren atzetik. Getxo, Akelarre, Goiherri, Gaztedi A, B eta C eta Mutriku lehiatuko dira. Emakumeek eta gizonek osatutako talde mistoek parte hartuko dute sokatira jardunaldian. Batez ere gizonak izango dira, baina emakume askorik ez dagoenez, antolatzaileek eurei ere parte hartzeko aukera ematen diete.
Aurrez, pisaketa ordutegiak 14:30ean eta 15:30ean izango dira.