Hasieran bi eta duela hilabete ingurutik hamar bat bat ahate daude Berrizen, udaletxe aurreko lorategian dagoen putzuan. Inork ez daki nondik agertu ziren ahateak, nork ekarri zituen errepide ondoan dagoen putzura. Baina, ordutik herriko protagonista nagusiak bilakatu dira, eta Berrizko hainbat gaztetxo eta herritar pozez zoratzen daude.
Hala ere, ahateen etorrera kexka iturri ere bilakatu da. Hainbat herritarrek jaten ematen dietenez, arratoiak agertzen hasi dira putzu inguruan.