Jubilatuen etxeko sarbidea hobetzeko, anbulatorio zaharretik igogailua eraikitzea proposatu zuten herritarrek 2016ko aurrekontu parte-hartzaileetan. Atzotik igogailua martxan da. Nagusien egoitzara eta inguruko etxebizitzetara sarbidea ahalbidetzen duen igogailua 24 orduz martxan egotea aurreikusten dute udaletik.