Domeka gauean emakume bati eraso egin zioten Berrizen. Emakumeak jarritako salaketaren ostean, Francisco del Pino Berrizko PSE-EEko zinegotzia atxilotu zuen Ertzaintzak, eraso matxistaren ustezko erasotzaile lez.
Erasoa salatzeko hainbat ekintza egin dituzte, asteon, Berrizen. Eguaztenean elkarretaratzea eta manifestazioa egin zituzten. Atzo, berriz, mural kolektibo bat marraztu zuten. Azeri Gorriakeko kideek jakitera eman dutenez, muralaren helburua herritarrak kontzientziatzeaz gain, erasoak salatzen dituzten emakumeei sinesgarritasuna aitortu eta babesa adieraztea da".