Berrizen egia, justizia eta memoria osoa osatzeko asmoz eta bizikidetza eraikitzeko bidean udalak diruz lagundutako ikerketa bat martxan jarriko du herrian izandako giza eskubideen urraketen ikerketa egiteko eta herriko sufrimenduaren mapa osatzeko. EH Bildu eta EAJko kideek azaldu dutenez, biktima guztiek merezi duten errekonozimendua izatea eta erreparazio egokia ematea ezinbestekoa da. Horregatik emango dute diru laguntza.