Berrizko Udalak eskolako irisgarritasuna hobetu eta bertan aterpe bat jartzeko 544.851 euro erabiliko ditu. Orlan Isoird alkateak jakitera eman duenez, 229.831 euro diru laguntza bidez jasoko dituzte eta gainontzekoa Berrizko Udalak jarriko du.
"Eskolan irisgarritasuna bermatzea ezinbestekoa da eta horregatik lan hauek oso garrantzitsuak dira", adierazi du alkateak. Bestalde, zorua aldatu eta futbol zelaia dagoen tokian aterpe bat jarriko dute. Eguraldiak laguntzen ez duenetan, eskolako umeek aterpean aisialdi-gunea izan dezaten egingo dute aterpea; baita ere, herritar guztiek erabili dezaten. Horrez gain, aterpe berri horrek herriko goiko aldean kultur ekimenak egitea ere baliatuko duela aitortu du alkateak.
Lanak udako oporretan egingo dituzte eta irailerako bukatuta izatea aurreikusten du udalak.