Zapatu eguerdian urrezko aizkolarien banakako txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute Berrizen, 12:45ean. Bertan, Eneko Otaño, Iker Vicente, Ugaitz Mugertza eta Joseba Otaegi aizkolariak ariko dira elkarren kontra.
Horrez gain, Binakako Harri-jasotze Txapelketa ere jokatuko dute.
Bestalde, Karmele Gisasola mallabitarra harria jasotzen arituko da, eta Irati Astondoa zeanuritarra, aizkoran.