Asteburuan Berrizen egin den kaleko pintura lehiaketak 28 parte hartzaile izan ditu. Mugarraren lanak jaso ditu bozka gehien, 34. Bigarren saria, berriz, Antton Urreistirentzat izan da eta hirugarrena Pedro Barriorentzat. Herriko saria Txomin Pinillak jaso du.