Txori kantarien lehiaketa antolatu dute udaletxe aurrean, domekarako

Jone Guenetxea 2018ko maiatzaren 3a

Txinbo elkarte ornitologikoak txori kantarien lehiaketa antolatu du Berriz jauregiko lorategian (udaletxe aurreko parkean), maiatzaren 6rako.

Antolatzaileek azaldu dutenez, euria eginez gero ekitaldia eskolako patioan egingo dute. Berrizko Udalak babestutako lehiaketan Eibarko eta Barakaldoko adituekin osatuko dute epaimahaia. Besteak beste, txori parte-hartzaileen txorrotxiorako gaitasuna neurtu eta baloratuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!