Bertso bazkaria Berrizen, Berton Bertokoaren eskutik

Maialen Zuazubiskar 2018ko apirilaren 27a

Berton Bertokoa dinamikak bertso bazkaria antolatu du maiatzaren 5erako, Berrioiz Guraso Elkartearen laguntzagaz. Bertso bazkaria Learreta Markina eskolako jantokian izango da, 14:30ean. Bertso eskolako umeek ere parte hartuko dute bertan.

Bestalde, gaur da bazkarirako txartela erosteko azken eguna.  Txartelak Ganeko, Fonda eta Kantoi tabernetan eta Amalur liburu-dendan daude salgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!